Teknología | Innova ocular - Begitek

Inicio > Teknología

Teknología

INFORMAZIORIK BEHAR AL DUZU?

Izena, email-a eta telefonoa beharrezkoak dira ESKATU INFORMAZIOA

Teknologia

Innova Ocular Begiteken gure puntako teknologia guztia pazienteen zerbitzura jartzen dugu eta merkatuko baliabiderik aurreratuenak eskaintzen dizkiegu. Laser teknologia aurreratuena dugu, eta gure ebakuntza geletan ebakuntzak modu eraginkorrean eta seguruan egiteko beharrezko diren sistema guztiak dauzkagu.

Era berean, gure ekipamendua sakonki kontrolatzen dugu, mantentze eta etengabeko eguneratze lanekin, beti, ahalik eta posible den kalitate onena bermatzeko.

Ebakuntza gelak

Innova Ocular Begiteken etengabe eguneratzen ditugu gure sistemak eta ebakuntza gelen zaintza.

Begi kirurgia gure pasio nagusia da. Begi kirurgia modernoa praktikatzeko leku egokia, ebakuntza gela moderno eta teknologikoki ondo ekipatuta dagoena da.

  • Esterilizazio sistema aurreratuak: azken belaunaldiko autoklabeak, eta kirurgien %100 kasutan, erabili eta botatzeko materialen erabilera.
  • Klimatizazio kirurgikoko sistema aurreratua: tenperatura eta hezetasunaren kontrola fluxu laminarreko teknologiaren bidez egiten da, eta ebakuntza geletako presioa positiboa dela egiaztatzen da. Helburua, infekzioen arriskua maximoa txikiagotzeko, eremu kirurgikoaren asepsia ziurtatzea da.
  • Kontrol biologikoa eta ingurugiroko partikulen kontrola: eremu kirurgikoen lurzoruetako, paretetako eta aireko analisi biologiko sakon bat daukagu, mikrokirurgia eta laser bidezko begi kirurgiak egiteko eremu kirurgiko seguru bat bermatzeko.

Laserrak

Innova Ocular Begitek puntako teknologia erabiltzen duen klinika oftalmologikoada.

  • Excimer Wavelight EX500 laserra

Innova Ocular Begitek era honetako laserra eskuratu duen Espainiako lehen zentroa da. Gaur egun, Excímer de 500 Hz WaveLight® EX500 laserra munduko excimer laser azkarrena da. Berari esker posible da laser errefraktibo tratamendu arinak, fidagarriak, segurtasun handia ematen dutenak eta pazientearentzako askoz erosoagoak direnak egitea. Bere PerfectPulse Technology® teknologiak tratamenduaren emaitza hobeezin bat lortzeko zehaztasun eta segurtasun handia eskaintzen du.

  • Nd-YAG Zeiss Visulas- YAG2 laserra

Begi lausoen kirurgia ondoren agertzen den opakotasunaren eta glaukomaren tratamendurako erabiltzen den sistema.

  • Zeiss Visulas - Argon2 fotokoagulazioko laserra

Glaukomaren eta erretinaren gaixotasun anitzen (erretinopatia diabetikoa, erretina askatzea, etab.) tratamendurako erabiltzen den sistema.

  • Zeiss terapia fotodinamikorako 693 NM laserra

Erretinaren gaixotasun anitzen (adinari loturiko makularen endekapena (DMAE), tumoreak (hemangiomak), erretina hanturak, etab.) tratamendu fotodinamikorako erabiltzen den sistema.

Diagnosirako Sistemak

Tratamendu egokiaren aurreko pausoa patologiaren diagnostiko zuzena da. Diagnostiko zuzena izateko aukerak ekipamendu tekniko egokia edukitzearekin handitzen dira. Horregatik, oso garrantzitsua da azken aurrerapen teknologikoak eta ekipamendu aurreratuena dituen klinika oftalmologiko batetara joatea. Innova Ocular Begitekek diagnosirako erabiltzen dituen tresnak ikusmenaren ardurarekin dugun konpromisoaren adierazgarria dira; teknologiarik onena zure begien zerbitzura.

  • Kornea tomografia (Orbscan): Korneako geruza anitzak ikertzeko eta beraien lodiera determinatzeko sistema informatizatua. Diagnostiko zuzena izateko aukerak ekipamendu tekniko egokia edukitzearekin handitzen dira.
  • Tonometria informatizatua: Airearen eraginez begi barneko presioa jakiteko sistemak.
  • Refraktokeratometria informatizatua: Kornearen graduazio eta analisirako sistema informatizatua.
  • Aberrometria: Begiaren aberrazioen analisietarako sistema informatizatua.
  • Kornea topografia: Kornearen forma eta funtzioaren analisia egiteko sistema informatizatua.
  • Pupilometria infragorria: Infragorrien bitartez ilunetan adierazten den begi-nini diametroa neurtzeko analisi sistema.
  • Pakimetria ultrasonikoa: Kornearen lodiera jakiteko ultrasoinu sistema.
  • Zehaztasunezko biometria (IOL Master) interferometria optikoaren bidez: Begi barneko leiarren kalkulurako begi neurketa sistema.
  • Kanpimetria informatizatua: Begi nerbioaren eta ikusmen bide zerebralen funtzioa ikertzeko sistema.
  • Angiografia digitala: Erretina eta begi nerbioaren irudiaren argazki eta analisirako sistema digitala.
  • Ekografia okularra: Begi globoaren barrunbearen ikerketa morfologikorako ultrasoinu bidezko irudi sistema.
  • Koherentzia tomografia (OCT): Erretina eta begi nerbioaren ebaketa tomografikoak egiteko sistema, beraien analisi xehaturako.
  • Sinoptoforoa: Estrabismoak diagnostikatzeko eta neurtzeko sistema.

Sistema Kirurgikoak

Begi kirurgia, giza begiaren dimentsio ñimiñoetan gure kirurgialariei beren helburuetara heltzea baimentzen dieten ekipamendu konplexu modernoen laguntzarekin egiten da: moztea, leuntzea, lantzea, zizelkatzea, ateratzea, ezartzea... XXI mendeko teknologiarekin, soilik eskala milimetrikoan joka daitezkeen aditzak dira.

  • Infinity begi lauso sistemak

Softwareak gidatutako energia ultrasonikoaren eta ur presioak eraginiko mozketen bidez, begi lausoak minutu gutxitan ezabatzea lortzen duen azken belaunaldiko fakoemulsifikadorea. Energiaren zentzuzko erabilerak, begi barneko egituren erasoa minimora txikiagotzen lagundu eta pazientearen ikusmenaren berreskuratzea bizkortzen du. Fluidoen presioaren kontrolari esker kirurgialaria kirurgia erosoago batekin aurkitzen da eta xehetasun kirurgiko txikienez ardura daiteke.

  • Accurus bitrektomia sistema

Atzeko zatiaren prozedura kirurgikorako biteotromo aurreratua. Sistema honek begi barneko presioaren eta, zehaztasun handiarekin, erretina askatzeak, erretina diabetikoak, zulo makularrak etab. operatzea laguntzen duten mikrosistemen funtzionamenduaren kontrol zorrotza konbinatzen ditu.

  • Zeiss mikroskopia kirurgikoa

Mikroskopio kirurgikoa, bisore bikoitzeko Zeiss optika (kirurgialari laguntzailea) eta bereizmen handiko kamerarekin, kirurgiako grabazio digitala barne. Bistaratze zehatz eta xehatua funtsezkoa da mikrokirurgia okularraren arrakastarako.

Sistema Informatikoa

Ordenagailu sare zabala dugu gure informazio administratibo, mediko eta kirurgikoa eraginkortasun eta zehaztasun handienarekin kudeatzeko.

Pazientearen datuetarako sarbide zuzen eta azkarrak laguntza eskaintzeko denborak arinagotzen ditu eta informazio galeraren arriskua urteetan zehar txikiagotzen du.

Innova Ocular Begitek datu pertsonalen babesari buruzko indarreko araudiak ezartzen duena betetzen du.

Lagun diezazukegu? Beti egongo gara beste aldean behar gaituzunean.

HarremanetarakoInnova Ocular Begitek Donostia: 943 32 22 33
Ordutegia Al-Or 9:00-20:30

Innova Ocular Begitek Beasain: 943 80 58 08
Ordutegia Al-Og 15:00-20:00

begitek@innova-ocular.com

HELBIDEA Plaza Teresa de Calcuta, 7, Donostia

ORDUTEGIA Al-Or
9:00-20:30

Zapatari kalea, 2, Beasain

ORDUTEGIA Al-Og
15:00-20:00

JARRI HARREMANETAN GUREKIN
Eremu guztiak ez dira sartu Sent ok BIDALI
Eskatu informazioa

HarremanetarakoInnova Ocular Begitek Donostia: 943 32 22 33
Ordutegia Al-Or 9:00-20:30

Innova Ocular Begitek Beasain: 943 80 58 08
Ordutegia Al-Og 15:00-20:00

begitek@innova-ocular.com

HELBIDEA Plaza Teresa de Calcuta, 7, Donostia

ORDUTEGIA Al-Or
9:00-20:30

Zapatari kalea, 2, Beasain

ORDUTEGIA Al-Og
15:00-20:00


Application received correctly

We will contact you as soon as possible.