Oftalmologia Pediatrikoa | Innova ocular - Begitek

Tratamenduetarako > Oftalmologia Pediatrikoa

Oftalmologia Pediatrikoa

Nola tratatzen dira arazo oftalmologiko pediatrikoak?

Estrabismoaren ondorioak bi dira, estetikoak eta ikusmenekoak, eta azken hau askoz ere garrantzitsuagoa da.

Ikusmenekoa, anbliopia edo begi alperra deritzona, betaurrekoekin eta begi menderatzailea estaliz osatzen da, hau da, “begi onean txatala jarriz”, kaltetutako begiaren ikusmena behartzeko.  Tratamendu honek ez du estrabismoa osatzen eta ez du desbideraketa gutxiagotzen; tratamendu hau ez da estetikoki aldaketarik eragiteko, estrabismoak eragin dezakeen ikusmenaren asaldura zuzentzeko egiten dena baizik.

Ondorio estetikoa, haurrei normalki anestesia orokorrarekin egiten zaien ebakuntza batekin tratatzen da; ebakuntza hau, lerrokatze txarra eragin duten begi giharrak sendotzean edo ahultzean datza.

Helduengan, estrabismoa osatzeko kirurgia tokiko anestesiarekin ere egin daiteke.

Estrabismoaren tratamenduak ez dira ebakuntza konplikatuak: begiaren mugimenduaz arduratzen diren giharrak sendotzean edo ahultzean oinarritzen dira. Desbideratzea zuzentzeko arku gradu ahalik eta zehatzenak ahalik eta zehaztasun handienarekin lortzeko prozeduran prezisio handiz ibiltzean dago zailtasuna. Graduak dioptria prismatikotan neurtzen dira.

Kasu batzuetan toxina botulinikoa erabili behar izaten da. Oro har, espezialistek, toxina botulinikoa 4 urtetik beherako estrabismo konbergentea duten pazienteetan erabiltzen dute, desbideratze oso larririk eta osagai bertikalik ez badituzte. Gainerako kasuetan, kirurgia izaten da aukerarik onena.

Donostian dauden Oftalmologia Pediatrikoko tratamenduen aukerak bilatzen ari bazara, kontsulta ezazu webgune honetako informazioa.

INFORMAZIORIK BEHAR AL DUZU?

Eremu guztiak ez dira sartu ESKATU INFORMAZIOA BIDALI

Anbliopia edo begi alperraren tratamendua, arrazoi estetiko baina batez ere ikusmen arrazoiengatik egin behar da.

Lagun diezazukegu? Beti egongo gara beste aldean behar gaituzunean.

HarremanetarakoInnova Ocular Begitek Donostia: 943 32 22 33
Ordutegia Al-Or 9:00-20:30

Innova Ocular Begitek Beasain: 943 80 58 08
Ordutegia Al-Og 15:00-20:00

begitek@innova-ocular.com

HELBIDEA Plaza Teresa de Calcuta, 7, Donostia

ORDUTEGIA Al-Or
9:00-20:30

Zapatari kalea, 2, Beasain

ORDUTEGIA Al-Og
15:00-20:00

JARRI HARREMANETAN GUREKIN
Eremu guztiak ez dira sartu Sent ok BIDALI
Eskatu informazioa

HarremanetarakoInnova Ocular Begitek Donostia: 943 32 22 33
Ordutegia Al-Or 9:00-20:30

Innova Ocular Begitek Beasain: 943 80 58 08
Ordutegia Al-Og 15:00-20:00

begitek@innova-ocular.com

HELBIDEA Plaza Teresa de Calcuta, 7, Donostia

ORDUTEGIA Al-Or
9:00-20:30

Zapatari kalea, 2, Beasain

ORDUTEGIA Al-Og
15:00-20:00


Application received correctly

We will contact you as soon as possible.