Lege-oharra eta pribatutasun-politika | Innova ocular - Begitek

Inicio > Lege-oharra eta pribatutasun-politika

Lege-oharra eta pribatutasun-politika

INFORMAZIORIK BEHAR AL DUZU?

Izena, email-a eta telefonoa beharrezkoak dira ESKATU INFORMAZIOA

Baldintza hauek begitek.com URLa duen web-orriaren erabilera baimendua arautzen dute, Agrupación de Especialistas en Cirugía Ocular, SLk interneteko erabiltzaileen eskura jartzen duena. Enpresak Pedro de Valdivia, 9, 1. Esk., 28006 MADRIL, Espainia helbidean du egoitza, eta B-53522579 IFK zenbakia dauka. Erabiltzaileek bitarteko hauen bidez bidal ditzakete haien eskaerak, zalantzak eta kexak:

Posta-helbidea:

Pedro de Valdivia, 9 1. Esk.

28006 MADRIL

Tel.: (+34) 914119671

Fax: (+34) 914119812

Iradokizunak, iruzkinak eta kexak bidaltzeko inprimakia:

info@innova-ocular.com

begitek.com orriaren jabetza intelektualaren eskubideak, haren diseinua, nabigazio-egitura, datu-basea eta bertako elementu guztiak Agrupación de Especialistas en Cirugía Ocular, SLren titulartasunekoak dira, eta hari dagokio horiek edozein modutan ustiatzeko eskubide esklusiboa, batik bat erreproduzitzeari, banatzea, jendaurrean hedatzeari eta eraldatzeari dagokienez.

Baldintza orokor hauek Agrupación de Especialistas en Cirugía Ocular, SLk haren interneteko bezeroentzat eskuragarri jartzen duen begitek.com gunearen (aurrerantzean, webgunea) sarbidea eta erabilera arautzen dituzte, baina baliteke baldintza bereziak egotea webguneko eduki zehatzetara harpidetzeko edo horiek saltzeko.

Webgunearen edukia partzialki bistaratu, inprimatu eta deskarga daiteke, baldin eta baldintza hauek betetzen badira:

Webgunearen helburuekin bat etortzea.

Informazioa erabilera pertsonalerako eta pribaturako ateratzea soilik. Berariaz debekatuta dago helburu komertzialetarako edo banatzeko, jendaurrean hedatzeko, eraldatzeko edo deskonpilatzeko erabiltzea.

Webgunearen edukietako bat ere ez aldatzea.

Webguneko grafiko, ikono edo irudi bat ere ez horrekin batera doan testutik kanpo erabiltzea, kopiatzea edo banatzea..

Agrupación de Especialistas en Cirugía Ocular, SLk eskubidea dauka webguneko informazioa, konfigurazioa eta aurkezpena eta sarbide-baldintzak edozein unetan aldatzeko, aurretiaz abisatu beharrik gabe.

Agrupación de Especialistas en Cirugía Ocular, SLk ez du bermatzen webgunea edo bertako edukia atzitzean etenik edo errorerik gertatuko ez denik, ezta eguneratuta dagoenik ere. Agrupación de Especialistas en Cirugía Ocular, SLk erroreak konpontzeko, komunikazioa berrezartzeko eta edukiak eguneratzeko beharrezkoak diren jarduera guztiak burutuko ditu, erroreen, deskonexioen eta edukien eguneratze faltaren berri izan bezain laster, hori ekiditen edo zailtzen ez duen arazorik ez dagoen bitartean.

Baimenik gabe webgunera sartuz gero edo bertako informazioa baimenik gabe erabiliz gero, egiten duenaren erantzukizuna izango da hori. Agrupación de Especialistas en Cirugía Ocular, SLk ez ditu sarbide edo erabilera horretatik erator litezkeen ondorioak edo kalteak bere gain hartzen. Agrupación de Especialistas en Cirugía Ocular, SLk ez du segurtasun-erroreen eta erabiltzailearen sistema informatikoak (hardwarea eta softwarea) edo bertan gordetako fitxategiek edo dokumentuek izan ditzakeen kalteen gaineko erantzukizunik hartzen, ondorengo hauen ondoriozkoak direnean:

erabiltzailearen ordenagailuak webguneko zerbitzuetara eta edukietara konektatzeko baliatu den birus bat edukitzea, eta nabigatzaileak gaizki funtzionatzea edo eguneratu gabeko nabigatzaile-bertsioak erabiltzea.

Agrupación de Especialistas en Cirugía Ocular, SLk ez du inolako erantzukizunik hartzen webgunetik estekatutako edukien gainean, gunearekin zerikusirik ez badute, eta ez du bermatzen ez dutela erabiltzailearen sistema informatikoan (hardwarea eta softwarea), fitxategietan edo dokumentuetan kalteak sor ditzakeen birusik edo bestelako elementurik izango. Hortaz, erabiltzaileak arrazoi horiengatik izan ditzakeen kalteen erantzukizunetik aske dago.

Edozein erabiltzailek, bezerok edo hirugarrenek uste badu begitek.com webgunean edo bertara estekatutako orrietan dagoen edukia edo eskaintzen diren zerbitzuak legez kanpokoak direla edo erabiltzailearen, bezero baten edo hirugarren baten ondasunak edo eskubideak lesionatzen dituztela, kalte-ordainak jasotzeko moduan, eta, bereziki, kasu hauetan:

Espainiako zigor-araubidearen arabera delitutzat har daitezkeen jarduerak edo edukiak.

Jabetza intelektualaren edo industrialaren eskubideak urratzen dituzten jarduerak edo edukiak.

Ordena publikoa, zigorren ikerketa, segurtasun publikoa eta defentsa nazionala arriskuan jartzen dituzten jarduerak edo edukiak.

Osasun publikoaren babesa, pertsonen duintasunaren errespetua, ez baztertzeko printzipioa eta osasunaren eta haurren babesa arriskuan jartzen dituzten jarduerak edo edukiak.

Uste horren arrazoia den egoeraren txostena egin, eta info@innova-ocular.com helbidera bidali beharko du.

Agrupación de Especialistas en Cirugía Ocular, SL da haren produktuen eta zerbitzuen jabetza industrialaren eskubideen titularra, eta, zehazki, "INNOVA OCULAR" marka erregistratuari dagozkionak. Hirugarrenen produktuei, edukiei eta zerbitzuei buruz egindako aipuei dagokienez, Agrupación de Especialistas en Cirugía Ocular, SLk haien titularrei aitortzen dizkie dagozkien jabetza industrialeko eta intelektualeko eskubideak, eta horiek webgunean aipatzeak edo agertzeak ez du esan nahi Agrupación de Especialistas en Cirugía Ocular, SLk horien gaineko eskubiderik edo erantzukizunik duenik, ezta Agrupación de Especialistas en Cirugía Ocular, SLk horiek babestu, sustatu edo gomendatzen dituenik ere, berariaz hala adierazten ez badu.

Webguneko informazioa baimenik gabe erabili edota birsalduz gero edo Agrupación de Especialistas en Cirugía Ocular, SLren jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideak urratuz gero, legez ezarritako erantzukizunak sortuko dira.

Dokumentu honetan jasotako Baldintza Orokorrak lege espainiarraren arabera arautzen dira. Agrupación de Especialistas en Cirugía Ocular, SLk, webgune hau bisitatzen dutenek eta hark eskainitako edozein zerbitzu erabiltzen edo kontratatzen duen pertsona edo enpresa orok berariaz uko egiten diote dagokien beste edozein foruri, eta, lege-prokuradoreen eskumenei kalterik egin gabe, Madrilgo Epaitegiei eta Auzitegiei men egiten diete, baldintza hauek interpretatzean, aplikatzean eta betetzean gerta daitekeen edozein auziren kasuan, baita horien erabileratik eratorritako erreklamazioen kasuan ere.

Lagun diezazukegu? Beti egongo gara beste aldean behar gaituzunean.

HarremanetarakoInnova Ocular Begitek Donostia: 943 32 22 33
Ordutegia Al-Or 9:00-20:30

Innova Ocular Begitek Beasain: 943 80 58 08
Ordutegia Al-Og 15:00-20:00

begitek@innova-ocular.com

HELBIDEA Plaza Teresa de Calcuta, 7, Donostia

ORDUTEGIA Al-Or
9:00-20:30

Zapatari kalea, 2, Beasain

ORDUTEGIA Al-Og
15:00-20:00

JARRI HARREMANETAN GUREKIN
Eremu guztiak ez dira sartu Sent ok BIDALI
Eskatu informazioa

HarremanetarakoInnova Ocular Begitek Donostia: 943 32 22 33
Ordutegia Al-Or 9:00-20:30

Innova Ocular Begitek Beasain: 943 80 58 08
Ordutegia Al-Og 15:00-20:00

begitek@innova-ocular.com

HELBIDEA Plaza Teresa de Calcuta, 7, Donostia

ORDUTEGIA Al-Or
9:00-20:30

Zapatari kalea, 2, Beasain

ORDUTEGIA Al-Og
15:00-20:00


Application received correctly

We will contact you as soon as possible.