Innova Ocular Proiektua | Innova ocular - Begitek

Nor gara > Innova Ocular Proiektua

Innova Ocular Proiektua

INFORMAZIORIK BEHAR AL DUZU?

Izena, email-a eta telefonoa beharrezkoak dira ESKATU INFORMAZIOA

Innova Ocular Proiektua

Innova Ocular Begitek, orain dela gutxi arte Begitek deitzen zena, 2002tik Innova Ocular taldekoa da, eta duela bi urte taldeak nazio mailako integrazio eta hedapen hazkunde fase bat martxan jarri zuen.

Etapa berri hau martxan jartzean, taldeko zentro kideek aldi berean beraien ikus identitate eta irudi korporatiboa hobetzeko prozesua hasi zuten; Innova Ocular Begitek izena hobekuntza horren ondorioa da.

Izen aldaketa horrekin, Innova Ocular Begitekek Innova Ocular proiektuan parte hartzen du, taldearekin batera handitzen joateko, eta Gipuzkoako erreferentziako klinika oftalmologiko bat bihurtzeko, orain arte bezalako edo hobeago diren kalitate estandar eta emaitzak eskainiz, baina estruktura eta proiekzio korporatibo sendoagoa eta indar gehiago duen marka bakar baten laguntzarekin.

Innova Ocular Begitek hobetzen joango da eta bere pazienteentzako kalitate goreneko osasun eskaintza oftalmologikoa eskaintzen jarraituko du, esperientzia, puntako teknologia, zerbitzu pertsonalizatua eta integrala eta hurbileko arreta batera jarriz, pazienteen behar eta itxaropenak kalitateko, segurtasuneko eta berme maila handienez ziurtatzeko.

Innova Ocular

Espainian tradiziorik eta osperik handieneko Begi Mikrokirurgiako klinika sare barruan dago. Hiru oftalmologo belaunaldiz eratutako erakunde medikoa, edozein ikusmen patologiaren diagnostikoan, tratamenduan eta jarraipenean espezializatua eta ikusmenarekin loturiko arazo eta patologiei erantzun mediko hoberena emateko Oftalmologiako zerbitzu integrala eskaintzen duena.

2000. urtean sortua, Innova Ocularrek, bere 65 oftalmologo baino gehiagoren esperientzia eta ezagueraz, eta bere pazienteen ikusmen kalitatea zaintzeko tratamendu, diagnostiko teknika eta kirurgia abangoardistagoenez baliatuz, posible diren segurtasun maila posiblerik handienak eskaintzen ditu.

Gaur egun, Innova Ocularrek 15 klinika ditu, Espainiako hiri nagusietan, batez ere hiri inguruneetan. Haietan zerbitzu oftalmologiko pertsonalizatua ematen dute, herritar bakoitzarentzako tratu eta laguntza indibiduala, hurbiltasuna taldearen filosofiaren parte baita. Era berean, tratamendu bakoitza berme eta segurtasun maila posiblerik handienak, esperientziak, kalitateak eta teknologiak babesten dute.

Innova Ocular kliniken nazio mailako sarea honako zentro hauek osatzen dute: Innova Ocular Begitek (Donostia eta Beasain), Innova Ocular Clínica Ferreruela (Lleida), Innova Ocular Clínica Muiños (Ipar Tenerife, Hego Tenerife eta La Palma), Innova Ocular Clínica Vila (Valentzia), Innova Ocular Dr. Soler (Elx), Innova Ocular ICO Barcelona (Bartzelona), Innova Ocular IOA Madrid (Madril), Innova Ocular La Arruzafa (Kordoba), Innova Ocular Oculsur (Cádiz, Jerez eta Chiclana) eta Innova Ocular Virgen de Luján (Sevilla).

Zerbitzu integrala eta espezializatua

Innova Ocularreko profesionalak kirurgia errefraktiboan, miopian, hipermetropian eta astigmatismoan, presbizian edo ikusmen nekatua eta begi lausoetan adituak dira. Gainera, taldeak erretina, glaukoma, kornea, Okuloplastia, Neuroftalmologia eta haur Oftalmologiako tratamenduentzako unitate espezializatuak ditu.

Horrez gain, Innova Ocularrek Oftalmologiako zerbitzu integrala eskaintzen du, edozein ikusmen patologia, arazo edo akats tratatzeko eta kasu bakoitzari erantzun egokiena emateko.

Nazio mailako Begi Mikrokirurgiako klinika sare honen tratamenduak puntako teknologietan oinarritzen dira eta merkatuko laser teknologia aurreratuenak erabiltzen dituzte.

Guzti horrek, Innova Ocular bere zerbitzuan kalitate maila hoberenak ematen dituen mediku enpresa bat izatea laguntzen du.

Politika Korporatiboa Xedea, ikuspegia eta baloreak

Konpromisoa, aurrerapena eta etengabeko hobekuntza dira Innova Ocular eta bere langileen ardatz estrategikoak.

  • Innova Ocularren ikuspegia ikusmenarekin zerikusia duten patologia eta arazoetarako erantzun eta tratamendu medikoekin kontatzea da, gizartearen onura eta garapenerako pertsonen osasuna hobetzen laguntzeko tratamenduak eskainiz.

  • Innova Ocularren xedea osasun pribatuaren eremuan erreferente izatea da, honako bere balio hauetan oinarrituz: ezagutza eta ikerketa; pazienteen konfiantza eta gertutasuna; etika eta erantzukizuna; sinesgarritasuna eta gaixoarentzako zerbitzua; eta eraginkortasuna planteamendu medikuen eta kalitate kontrol estuagoen bidez.

  • Innova Ocular bereizten duten balioak, pertsonenganako errespetua, beren osasunaren ardura, gertutasuna, konfiantza, bere gaixoentzako zerbitzua, bikaintasuna, gizarte erantzukizun korporatiboko programa zabala eta eraginkortasuna.

 

Gizarte Erantzukizun Korporatiboa

Bestalde, Innova Ocularrek, gizarte erantzukizun korporatiboa (GEK) lantzen duten politika eta izapideak bizirik mantentzen ditu, osasuna, ingurumena, iraunkortasuna eta gizabanakoaren errespetuaren bidez.

Zentzu horretan, taldeak praktika onei buruzko eskuliburua jarraitzen du, bere jarduera profesionalaren balio eta arauak etika eta kode deontologikoan oinarrituz.

Era berean, Datuen Babesari Buruzko Lege Organikoa (DBLO) jarraituz bere pazienteen intimitatea eta konfidentzialtasuna ziurtatzen du, eta legearen betetze maila etengabe ebaluatzen du.

Innova Ocularrek, begi osasuna eta gizartearen bizi kalitatea hobetzeko helburua aurrera eramateko, bere ahaleginak pazientearengan zentratzen ditu, bere behar eta itxaropenengan, pazientea, parametro etiko eta ingurumenarekiko errespetuko parametro zorrotzenak jarraituz inplementatzen duen, bere estrategiaren ingurunean baitago. Horregatik, nazio mailako klinika sare honetako langileak, estrategia honen motorra dira eta Innova Ocularren aktiboa garrantzitsuena.

Halaber, Innova Ocularrek bere fundazioen bidez -Fundación La Arruzafa, Fundación Ferreruela Sanfeliu eta Fundación Dr. Soler - gizartearen sektore kalteberenekin eta baliabiderik gabekoekin aktiboki lan egiten du.

Programa mediko solidario zabal eta aktibo batekin, ikerketa, ezaguera zientifikoen irakaskuntza eta osasun oftalmologikoaren sustapena bultzatuz, baldintza ekonomiko, sozial edo geografikoak alde batera utziz, Innova Ocularreko fundazioek munduko herritarren bizi kalitatea hobetzen duten patologientzako tratamenduak eta konponbideak eskaintzen dituzte.

Informazio gehiago: www.innovaocular.com

 

Lagun diezazukegu? Beti egongo gara beste aldean behar gaituzunean.

HarremanetarakoInnova Ocular Begitek Donostia: 943 32 22 33
Ordutegia Al-Or 9:00-20:30

Innova Ocular Begitek Beasain: 943 80 58 08
Ordutegia Al-Og 15:00-20:00

begitek@innova-ocular.com

HELBIDEA Plaza Teresa de Calcuta, 7, Donostia

ORDUTEGIA Al-Or
9:00-20:30

Zapatari kalea, 2, Beasain

ORDUTEGIA Al-Og
15:00-20:00

JARRI HARREMANETAN GUREKIN
Eremu guztiak ez dira sartu Sent ok BIDALI
Eskatu informazioa

HarremanetarakoInnova Ocular Begitek Donostia: 943 32 22 33
Ordutegia Al-Or 9:00-20:30

Innova Ocular Begitek Beasain: 943 80 58 08
Ordutegia Al-Og 15:00-20:00

begitek@innova-ocular.com

HELBIDEA Plaza Teresa de Calcuta, 7, Donostia

ORDUTEGIA Al-Or
9:00-20:30

Zapatari kalea, 2, Beasain

ORDUTEGIA Al-Og
15:00-20:00


Application received correctly

We will contact you as soon as possible.