Erretina | Innova ocular - Begitek

Ikusmen arazoak > Erretina

Erretina

Zer da erretina?

Begi barneko atzean dagoen argiarekiko sentikorra den geruza da, eta kamara batetan pelikula batek bezala funtzionatzen du: irudiak begiaren kristalinotik zehar pasatu eta erretinan fokatzen dira. Erretinak irudi horiek seinale elektriko bihurtu eta ikusmen nerbioaren bidez burmuinera bidaltzen ditu. Beraz, begi globoaren organo garrantzitsuenetariko bat da.

Adinari loturiko makularen endekapena

Adinari loturiko makularen endekapena (DMAE) zahartzeari loturiko gaixotasuna da. 65 urte aurretik populazioaren %2ak pairatzen du, baina 65 urtetik aurrera kopuru hori esponentzialki handitzen da. 85 urtetik aurrekoetan gaixotasuna % 14ak aurkezten duela esaten duten zifrak daude. ALMEa erdiguneko ikusmena eta ikusmen zorrotza astiro hondatzen duen ikusmen arazoa da, eta horrek irakurketa eta xehetasun finen ikusmena eragozten du.

Adinari loturiko makularen endekapena (ALME) makula irrigatzen duten odol hodiei eginiko kalteagatik gertatzen da. Odol hodien aldaketa horrek makula bera kaltetzen du.

Adinari loturiko makularen endekapen mota bi daude:

  • ALME lehorra makula azpian dauden odol hodiak mehe eta hauskor bilakatzen direnean gertatzen da. Orduan, mugatutako loditzeak deituriko gordailu txiki horiak formatzen dira. Adinari lotutako makularen endekapena duten ia pertsona guztiak, ALME lehorrarekin hasten dira.
  • ALME hezea, patologia hau duten %10 inguruko pertsonen kasuan bakarrik ematen da. Kasu horretan, arin, odol hodi berriak hasten dira era ohiz kanpokoan eta malkartsuan, makula guztia kaltetuz. Odol hodi horiek odol eta likidoak jaurtitzen dituzte. ALME mota honek ikusmen galtze akutu eta arina eragiten du.

Erretina askatzea

Erretina askatzea da erretina osatzen duten geruza bien ohiz kanpoko banaketa; epitelio pigmentarioa (erretinaren kanpo geruza) eta erretina sentikorraren (erretinaren barne geruza) artean likido bat agertzen da. Horren ondorioz, erretina odol fluxurik gabe geratu eta ikusmen galera gertatzen da.

Arazo hau berez edo traumatismo baten ondorioz sor daiteke. Erretina askatzea miopia handi batek eragina ere izan daiteke. Kasu horietan, erretina hauskorrago bihurtzen da, eta apurtzeko joera handiagoa izaten du. Beste erretina askatze mota bat, trakziozko erretina askatzea da, eta diabetes ez kontrolatua, aurretik erretinako ebakuntza bat, edo hantura kronikoa duten pertsonetan gertatzen da.

Sintomak

Honako sintoma hauek erretina askatze baten zantzuak izan daitezke:

  • Argi distirak, batez ere ikusmen periferikoan.
  • Errezel beltza ikus eremu erdian.
  • Distortsionatutako ikusmena.
  • Flotatzen duten euliak.

Erretina askatzeak minik ematen du?

Erretina nerbio amaierarik ez duen organoa da, hori dela eta, erretina askatze batek ez du minik ematen.

Zer egin behar da erretina askatze bat badago?

Ia beti ebakuntza gelatik pasatu behar da. Hau da, erretina askatzea ebakuntzaren sinonimoa izaten da, eta ebakuntza hori denbora asko pasatzen utzi gabe egin behar da (erretina askatzea ez da egun berean operatu behar den bizi larrialdi bat, baina asteak pasatzen ustea ere ez da komeni).

INFORMAZIORIK BEHAR AL DUZU?

Eremu guztiak ez dira sartu ESKATU INFORMAZIOA BIDALI

Lagun diezazukegu? Beti egongo gara beste aldean behar gaituzunean.

HarremanetarakoInnova Ocular Begitek Donostia: 943 32 22 33
Ordutegia Al-Or 9:00-20:30

Innova Ocular Begitek Beasain: 943 80 58 08
Ordutegia Al-Og 15:00-20:00

begitek@innova-ocular.com

HELBIDEA Plaza Teresa de Calcuta, 7, Donostia

ORDUTEGIA Al-Or
9:00-20:30

Zapatari kalea, 2, Beasain

ORDUTEGIA Al-Og
15:00-20:00

JARRI HARREMANETAN GUREKIN
Eremu guztiak ez dira sartu Sent ok BIDALI
Eskatu informazioa

HarremanetarakoInnova Ocular Begitek Donostia: 943 32 22 33
Ordutegia Al-Or 9:00-20:30

Innova Ocular Begitek Beasain: 943 80 58 08
Ordutegia Al-Og 15:00-20:00

begitek@innova-ocular.com

HELBIDEA Plaza Teresa de Calcuta, 7, Donostia

ORDUTEGIA Al-Or
9:00-20:30

Zapatari kalea, 2, Beasain

ORDUTEGIA Al-Og
15:00-20:00


Application received correctly

We will contact you as soon as possible.