Begi lehorra | Innova ocular - Begitek

Ikusmen arazoak > Begi lehorra

Begi lehorra

Zer da begi lehorra?

Pertsonak batzuk begia heze eta eroso mantentzeko malko produkzio nahikorik ez dute. Hazkura, zerbait begian sartu denaren sentsazioa, narritadura kronikoa edo giro kargatuetan begi deserosotasuna dira gaixotasun honen sintoma batzuk. Baliteke baita ukipen leiarrik erabili ezin izatea.

Nahiz eta berehalako hartan ezinezkoa iruditu, gehiegizko malko isurtzea begi lehorraren sintoma izan daiteke. Malko isurpen basala (begia beti heze mantentzen diguna) gutxiegia bada edo malkoak kalitate nahikorik ez badu, gaixotasunaren fase batzuetan, malko guruinak malko produkzio handiagotze batekin erantzun dezake.

Zer da malkoa?

Malko geruzak eginkizun garrantzitsua du gure eguneroko bizitzan, begi gainean zabalduta dagoenez, begi kliska bakoitzarekin, begi azalera lubrifikatu eta bere ezaugarri optiko garrantzitsuak mantentzea ahalbidetzen baitu. Malko onik gabe ikusmen ona mantentzea ezinezkoa litzateke.

Malkoak hiru geruza ditu: mukizko sakon bat, urtsu bat eta oliotsu bat.

Malkoak, behin sortuta, begi kliskari esker begi azalera guztitik zehar zabaltzen dira. Jarraiko begi kliskek sortzen dituzten korronteen bidez malkoa puntu lakrimalerantz joaten da eta bertatik kanalikulutik zehar, malko zakura eta azkenik sudurrera. Malko mugimendu hori funtsezkoa da begi azalera mantentzeko.

Zenbat motatako malkoak daude?

Praktikan, bi motatako malko isurpenak bereizten ditugu: isurpen basala, begia egoera normaletan heze mantentzen duena, eta isurpen erreflexua, narritadura edo emozioei erantzun bezala gertatzen dena.

Zerk eragiten du begi lehorra?

Malko produkzioa adinarekin murriztu egiten da, eta bi sexuetan ematen den arren, emakumeetan, bereziki menopausiaren ondoren, askoz ohikoagoa da.

Begi lehorra artritisarekin eta aho lehorrarekin erlaziona daiteke. Begi lehorraren, artritisaren eta aho lehorraren sintomak dituzten pertsonek klinikoki Sjögren sindromea deitzen dena dute.

Medikamentu batzuk ere begi lehorra eragin dezakete; hala ere, haietako asko beharrezkoak dira beste gaixotasun batzuk daudelako. Kasu horietan, tratamendu horiek jarraitu daitezke, nahiz eta “malko artifiziala” osagarri gisa maiz behar izan.

Nola diagnostikatzen da?

Askotan oftalmologoa begi lehorra diagnostikatzeko gai izaten da ohiko begi miaketa batean agertzen diren sintoma handien eta ikusmen adierazpenen ondorioz. Beste batzutan, beharrezkoa da miaketa eta test espezifikoez baliatzea. Gehien erabilitako bat Schirmer testa da. Schirmer testa aurretiaz ezarritako denbora batetan zehar ezaugarri zehatz batzuk dituen iragazpaper bat beheko betazal azpian jartzean datza. Horrela posible da egoera desberdinetan ematen den malko produkzioa neurtzea.

INFORMAZIORIK BEHAR AL DUZU?

Eremu guztiak ez dira sartu ESKATU INFORMAZIOA BIDALI

Lagun diezazukegu? Beti egongo gara beste aldean behar gaituzunean.

HarremanetarakoInnova Ocular Begitek Donostia: 943 32 22 33
Ordutegia Al-Or 9:00-20:30

Innova Ocular Begitek Beasain: 943 80 58 08
Ordutegia Al-Og 15:00-20:00

begitek@innova-ocular.com

HELBIDEA Plaza Teresa de Calcuta, 7, Donostia

ORDUTEGIA Al-Or
9:00-20:30

Zapatari kalea, 2, Beasain

ORDUTEGIA Al-Og
15:00-20:00

JARRI HARREMANETAN GUREKIN
Eremu guztiak ez dira sartu Sent ok BIDALI
Eskatu informazioa

HarremanetarakoInnova Ocular Begitek Donostia: 943 32 22 33
Ordutegia Al-Or 9:00-20:30

Innova Ocular Begitek Beasain: 943 80 58 08
Ordutegia Al-Og 15:00-20:00

begitek@innova-ocular.com

HELBIDEA Plaza Teresa de Calcuta, 7, Donostia

ORDUTEGIA Al-Or
9:00-20:30

Zapatari kalea, 2, Beasain

ORDUTEGIA Al-Og
15:00-20:00


Application received correctly

We will contact you as soon as possible.