Begi lausoa (katarata) | Innova ocular - Begitek

Ikusmen arazoak > Begi lausoa (katarata)

Begi lausoa (katarata)

Zer da begi lausoa?

Begi lausoa kristalinoaren lausotasuna edo opakutasuna da. Kristalinoa irudiak erretinan fokatzea laguntzen duen begi nini atzean kokatuta dagoen estruktura bat da. Kristalinoaren erdigunea, nukleoa, kortexa eta beraiek inguratzen dituen kapsulaz osatua dago.

Normalean nukleoa gardena da, baina adina aurrera doan neurrian, kristalinoak gardentasun hori gal dezake eta orduan begi lausoa deitzen duguna sortzen da; kapsulak beti kontserbatzen du bere gardentasuna. Begi lausoa dela eta honako ikusmen alterazioak jasaten dira: irudien ikusmen lausotasuna, koloreen pertzepzio zuzenaren galera, itsualdia eta, muturreko kasutan, ikusmenaren galera.

Begietako asaldurak

Ikusmen arazo honen sintomen artean honako hauek daude: ikusmen lausoa, irakurtzeko zailtasuna, itsualdia, koloreen pertzepzio zuzenaren galera, eta kasu batzuetan ikusmen bikoitza.

Betaurrekoen kristal aldaketa beharra sarriago gertatzen da, eta baita betaurrekoen beharra ere gutxitu daiteke. Hala ere, aldaketak hain astiro ematen direnez, pazienteak ez du nabaritzen ikusmen galera hori.

Aipatutako sintoma asko beste gaixotasun batzuetan ere eman daitezkeenez gero, nola jakin daiteke begi lausoari dagozkionak direla? Pertsona batek susma dezake begi lausoa duela, baina bakarrik mediku oftalmologo batek egiaztatu dezake bere agerpena eta ikusmen galera justifikatzen duen begi patologia bakarra dela.

Zergatik gertatzen da?

Adinaz gain, badaude bere garapenari lagun diezaioketen arrisku faktore batzuk, besteak beste, diabetesa, kortikoideak bezalako medikamentuen erabilera edo beraien gehiegizko erabilera, traumatismoak, begi barneko hantura aurkezten duten gaixotasunak, eguzki argitik datorren tipo B erradiazio ultramorearekiko esposizio luzeegiak, tabako eta alkoholeko toxinak eta E bitaminaren defizita. Herentziak ere badu bere garrantzia.

Orain arte aipatutakoagatik logikoa da ondorioztatzea, begi lausoa, gaixotasun multifaktoriala, eta guztioi neurri batean edo bestean eragiten diguten faktore intrintseko eta estrintsekoei loturiko gaixotasuna bezala ulertu behar dela.

INFORMAZIORIK BEHAR AL DUZU?

Eremu guztiak ez dira sartu ESKATU INFORMAZIOA BIDALI

Begi lausoa kristalinoaren lausotasuna edo opakutasuna da

Lagun diezazukegu? Beti egongo gara beste aldean behar gaituzunean.

HarremanetarakoInnova Ocular Begitek Donostia: 943 32 22 33
Ordutegia Al-Or 9:00-20:30

Innova Ocular Begitek Beasain: 943 80 58 08
Ordutegia Al-Og 15:00-20:00

begitek@innova-ocular.com

HELBIDEA Plaza Teresa de Calcuta, 7, Donostia

ORDUTEGIA Al-Or
9:00-20:30

Zapatari kalea, 2, Beasain

ORDUTEGIA Al-Og
15:00-20:00

JARRI HARREMANETAN GUREKIN
Eremu guztiak ez dira sartu Sent ok BIDALI
Eskatu informazioa

HarremanetarakoInnova Ocular Begitek Donostia: 943 32 22 33
Ordutegia Al-Or 9:00-20:30

Innova Ocular Begitek Beasain: 943 80 58 08
Ordutegia Al-Og 15:00-20:00

begitek@innova-ocular.com

HELBIDEA Plaza Teresa de Calcuta, 7, Donostia

ORDUTEGIA Al-Or
9:00-20:30

Zapatari kalea, 2, Beasain

ORDUTEGIA Al-Og
15:00-20:00


Application received correctly

We will contact you as soon as possible.