Glaukoma | Innova ocular - Begitek

Tratamenduetarako > Glaukoma

Glaukoma

Zertan datza glaukomaren tratamendua?

Glaukoma, begietako tentsioa jaisteko, laserraren bitartez tratatu daiteke, edo teknika desberdinak erabiliz, kirurgiaren bitartez.

Tratamenduaren xedea ikusmena eta ikusmen eremua, ikusmen arazo honen diagnosia egiteko unean zeuden bezala eustea da, gaur egun ezinezkoa baita dagoeneko atrofiatuta dauden nerbioaren zuntzak berreskuratzea. Begi nerbioaren kalteak aurrera ez egitea, begi barneko presioa zifra normaletan mantenduz lortzen da.

Oftalmologoak diagnosia egiten duenean, tratamendu medikoa edo kirurgikoa aukeratuko du glaukoma motaren arabera - glaukoma batzuk tratamendu kirurgikoarekin bakarrik osa daitezkeelako, sortzetikoen kasuan, esaterako - eta diagnosiaren momentuan haren larritasun mailaren arabera.

Tratamendu medikoa

Kasurik arinenetan, posiblea da gaixotasuna kontrolpean edukitzea begietako tentsioa jaisten duten kolirioekin.

Tratamendu kirurgikoa

Glaukoma tratatzeko bi motako kirurgia erabil daiteke: laser bidezkoa eta ebakuntza kirurgikoa.

  • Laser bidezkoa: Glaukoma kronikoan, laserra aplikatzen da trabatuta dagoen eta humore urtsua igarotzea eragozten duen zonan, horrela, haren irteera errazten da, eta ondorioz, begi barneko presioa jaisten da.

    Glaukoma akutuan, begiaren aurreko eta atzeko ganbarak komunikatzen dituen irisean zulo bat egiteko laserra erabiltzeak eraginkortasun handia du. Prozedura hori, iridotomia deritzona, bi begietan egin behar da bietako batean glaukoma atake akutua agertzen denean.

     
  • Trabekulektomia: Glaukoma oso fase aurreratuetan duten gaixoen kasuan, edo tratamendu medikuak, edo laser bidezko kirurgiak emaitzarik eman ez duenean aukeratzen den teknika kirurgikoa da. Ebakuntzan irtenbide berria sortzen da humore urtsuak begi globotik irteteko eta presioa balio normaletan mantentzeko.

Euskadin dauden glaukoma tratamendu aukerak bilatzen ari bazara, kontsulta iezaguzu.

INFORMAZIORIK BEHAR AL DUZU?

Eremu guztiak ez dira sartu ESKATU INFORMAZIOA BIDALI

Glaukoma laserrarekin edo teknika kirurgiko desberdinekin tratatu daiteke.

Lagun diezazukegu? Beti egongo gara beste aldean behar gaituzunean.

HarremanetarakoInnova Ocular Begitek Donostia: 943 32 22 33
Ordutegia Al-Or 9:00-20:30

Innova Ocular Begitek Beasain: 943 80 58 08
Ordutegia Al-Og 15:00-20:00

begitek@innova-ocular.com

HELBIDEA Plaza Teresa de Calcuta, 7, Donostia

ORDUTEGIA Al-Or
9:00-20:30

Zapatari kalea, 2, Beasain

ORDUTEGIA Al-Og
15:00-20:00

JARRI HARREMANETAN GUREKIN
Eremu guztiak ez dira sartu Sent ok BIDALI
Eskatu informazioa

HarremanetarakoInnova Ocular Begitek Donostia: 943 32 22 33
Ordutegia Al-Or 9:00-20:30

Innova Ocular Begitek Beasain: 943 80 58 08
Ordutegia Al-Og 15:00-20:00

begitek@innova-ocular.com

HELBIDEA Plaza Teresa de Calcuta, 7, Donostia

ORDUTEGIA Al-Or
9:00-20:30

Zapatari kalea, 2, Beasain

ORDUTEGIA Al-Og
15:00-20:00


Application received correctly

We will contact you as soon as possible.