Ohiko galderak | Innova ocular - Begitek

Nor gara > Ohiko galderak

Ohiko galderak

Noiz da beharrezkoa ikusmen miaketa bat?

Ikusmen sintomak dituzten pertsonek edota nahiz eta sintomarik ez izan ikusmen gaixotasunak garatzeko arrisku handian daudenek (familia aurrekariengatik, aldez aurreko joeragatik, diabetes edo hipertentsioa bezalako gaixotasunengatik, egiten den lanaren edo aisia jardueraren berezko arriskuarengatik), mediku oftalmologo bat bisitatu behar dute.

Bisita hauen frekuentzia adinaren, aurkezten diren gaixotasunen eta bisitetan zehar aurkitzen diren gauzen arabera izango da.

Sintoma edo beste arrisku faktorerik ez dituzten pertsonek lehen bisita bat egin beharko lukete, eta bertan hurrengo azterketen beharrari buruzko informazioa jasoko dute.

Noiz dira bereziki beharrezkoak?

Jaiotzerakoan (lehenengo 6 hilabetetan), gaixotasun hereditarioen aurrekari, sortzetiko gaixotasunen adierazpen edo ikusmenaren normaltasunagatik dudatzera bultzatzen duen zerbait agertzen bada.

Eskolaurre adinean (4-6 urte baino arinago), begi bagoa (anbliopia) umeen %2k eduki dezakete. Errefrakzioarekin loturiko akatsengatik edo begiak zuzen alineatuta ez egoteagatik (estrabismoa) izan daiteke, eta berreskuraezina garaiz antzematen ez bada.

Eskola adinean (14-16 urteetara arte), arazorik ohikoena miopiaren agerpena eta garapena da.

Heldu gazteen artean (16-40 urte), begi arazo gehienek lan edo asia jarduerako ohiturekin zerikusia eduki dezakete. Adin horietan, akats errefraktiboak, miopia adibidez, egonkortu egiten dira.

40 urtetik aurrera presbizia (ikusmen nekatua), glaukoma, begi lausoak eta adinari loturiko makularen endekapena (DMAE) garatzeko arriskua hasten da.

Zenbateko maiztasunarekin joan beharko ginateke oftalmologoarengana?

Kasu bakoitza pertsonalizatu egin behar da, adinaren, ikusmen gaixotasunei loturiko familia aurrekarien eta lehen bisitan agertzen diren gauzen arabera.

Eskolaurre eta eskola adinean (14-16 urteetara arte), oftalmologoa izango da, azken bisitan ikusten duenaren arabera, beharrezko maiztasuna erabakitzen duena.

Heldu gazteen kasuan (16-40 urte), azkenengo miaketa normala izan bada eta inolako sintomarik ez bada agertu, 40 urteetara arte, 4-5 urtetik behin bisita bat egitea nahikoa izan daiteke.

Heldu hain ez gazteetan (40-64 urte), azken bisitan bildutako informazioaren ondoren, 2-4 urtetik behin bisita bat gomendatzen da.

65 urtetik gero, 1-2 urtetik behin azterketa egitea gomendatzen da, nahiz eta sintomarik ez aurkeztu.

Zeintzuk zeinu eta sintomek adierazten dute azterketa oftalmologiko baten beharra?

Ume goiztiarren kasuan, gaixotasun edo aurkikuntza anomaloen historia familiar bat badago, lehenbailehen azterketa bat egitea komeni da.

Bizitzako lehen hilabetetan, eta 6 hilabete eta urte bete bitartean, ikusmenaren egoeraren balorazio bat eduki behar dute arazoak baztertzeko.

3 eta 4 urte bitartean, lehen ikusmen egoeraren balorazio. Balorazioaren emaitzak normalak badira, beste azterketa bat egin beharko da 6 urtetara heltzerakoan.

Eskola adinean, 2 urtetik behin azterketa egiteak ikusmen arazoak antzematen lagundu dezake.

Pubertarotik gero eta 40 urteetara arte, azterketa beharrezkoa da bakarrik ikusmenean aldaketarik edo istripurik egotekotan.

Diabetes mellitusa duten pazienteak gutxienez urtean behin oftalmologoak aztertu behar ditu.

Arrisku faktore gabeko 40 eta 64 urte bitarteko pertsonek 2-4 urtetik behin egin behar dute azterketa.

64 urte baino gehiagoko arrisku faktore gabeko pertsonek beraien oftalmologoa bisitatu behar dute 1-2 urtetik behin.

Gaixotasun kronikoen kasuan, azterketen maiztasuna aldagarria izan daiteke, bisitetan aurkitzen denaren, tratamenduaren erantzunaren eta gaixotasunak garatzeko erakusten duen posibilitatearen arabera.

INFORMAZIORIK BEHAR AL DUZU?

Eremu guztiak ez dira sartu ESKATU INFORMAZIOA

Lagun diezazukegu? Beti egongo gara beste aldean behar gaituzunean.

HarremanetarakoInnova Ocular Begitek Donostia: 943 32 22 33
Ordutegia Al-Or 9:00-20:30

Innova Ocular Begitek Beasain: 943 80 58 08
Ordutegia Al-Og 15:00-20:00

begitek@innova-ocular.com

HELBIDEA Plaza Teresa de Calcuta, 7, Donostia

ORDUTEGIA Al-Or
9:00-20:30

Zapatari kalea, 2, Beasain

ORDUTEGIA Al-Og
15:00-20:00

JARRI HARREMANETAN GUREKIN
Eremu guztiak ez dira sartu Sent ok BIDALI
Eskatu informazioa

HarremanetarakoInnova Ocular Begitek Donostia: 943 32 22 33
Ordutegia Al-Or 9:00-20:30

Innova Ocular Begitek Beasain: 943 80 58 08
Ordutegia Al-Og 15:00-20:00

begitek@innova-ocular.com

HELBIDEA Plaza Teresa de Calcuta, 7, Donostia

ORDUTEGIA Al-Or
9:00-20:30

Zapatari kalea, 2, Beasain

ORDUTEGIA Al-Og
15:00-20:00


Application received correctly

We will contact you as soon as possible.