Begi Lausoa (Katarata) | Innova ocular - Begitek

Tratamenduetarako > Begi Lausoa (Katarata)

Begi Lausoa (Katarata)

Noiz operatu?

60 urtetik gero, ia jende guztiak du begi lauso apur bat. Begi lausoaren kirurgia beharrezkoa gertatzen da, begi lausoak irakurketa edo kotxea gidatzea diren bezalako eguneroko ohiko jarduerak eragozten dituenean; hau da, pazientea bere ikusmenarekin pozik ez dagoenean eta oftalmologoak ikusmen galera horren kausa bezala begi lausoa diagnostikatu duenean.

Begi lausoaren kirurgiarekin kristalino opakua ezabatzen da. Prozedura kirurgiko hau mundu garatuan gehien praktikatzen dena da.

Kirurgialariak bere mikrotresnak begi barruan sartu eta, energia ultrasonikoaren askapen eta aspirazio sistema konbinatuaren bidez, fakoemulsifikazioz bezala begi lausoa ezabatzen du.

Begi lausoaren kirurgiara gehitutako azken teknologiak, kirurgia mota honetan ematen den arrakasta portzentaje handia eta bai ebakuntza ondoko errekuperazio arina ere, posible egin ditu, prozedura guztia ebaki hain txiki batetatik zehar egiten denetik, ebakia arin osatzen delako ebakiondorik utzi gabe.

Begi barneko leiarrak

Lehengoa 1949. urtean jarri zen. Harrezkero diseinuan, materialetan, fabrikatzaileetan eta leiarren potentzia kalkuluan egondako aurrerapen handiak direla eta, begi barneko leiarrak jartzea begi lausoko kirurgiaren lehen aukera bihurtu da.

Leiar modernoak, erdigune dioptriko bat eta begi barruan bere finkatze eta egonkortasuna ziurtatzen duen gune periferiko batez osatzen dira. Tolesgarriak dira gehienetan eta mikromatxarda batzuez edo injektoreez ezar daitezke. Bere segurtasuna, orain arte munduan ezarritako 500 milioi leiar baino gehiagok bermatzen dute.

Arrisku eta konplikazioak

Jakina da, edozein ebakuntzak arrisku eta konplikazio potentzialak dituela; begi lausoaren kasuan ez dira batere ohikoak, nahiz eta probabilitatea kirurgialariaren arabera aldatu. Informazio hau begi lausoaren kirurgiaren hitzaurre bezala ulertu behar da eta zure kirurgialariari dagokio ebakuntzaren arrisku potentzialei (arrisku hauek modu egokian informatutako baimenean jasota geratzen dira, eta begi lausotik operatzen denak xeheki irakurri behar izango ditu), edo zure kasu partikularrean, onura posibleei buruz, zu informatzea.

Gomendioak

Gomendioen artean garrantzitsuena, kirurgia baino lehen pazienteak arduraz prestatzea da.

Arriskuak txikiagotzeko, operatuko diren pertsonen osasun egoera ezagutzea baliagarria da. Horretarako osasun galdeketa bat erantzutea gomendatzen dugu, ikerketa analitikoa eta elektrokardiograma egiten ditugu, eta beharrezko ikusten dugun kasuetan, torax-erradiografia bat aholkatzen dugu.

Begi lausoaren kirurgia anestesia lokalarekin egiten da, eta kasu gehienetan tanta anestesikoak botatzea soilik behar izaten da.

Larritasunaren kontrol egokia eta kolaborazio egokia ziurtatzeko, beharrezkoa izan daiteke mediku anestesista batek ikuskaturik, sedazio minimo bat ematea.

Kirurgia minik gabe praktikatzen da 20 minutu baino gutxiagoko prozedura baten bitartez; mikroskopio kirurgiko batekin, mikrotresneria egokiarekin, eta fakoemulsifikazio teknikarekin, ongi trebatutako oftalmologo bat prozedura kirurgiko zuzena praktikatzeko gai izango da eta horrek ikusmen errehabilitazio egokia ziurtatuko du.

Donostian edo Beasainen dauden Begi Lausoko Kirurgia bidezko tratamenduen aukerak bilatzen ari bazara, kontsulta ezazu webgune honetako informazioa.

INFORMAZIORIK BEHAR AL DUZU?

Eremu guztiak ez dira sartu ESKATU INFORMAZIOA BIDALI

.

Lagun diezazukegu? Beti egongo gara beste aldean behar gaituzunean.

HarremanetarakoInnova Ocular Begitek Donostia: 943 32 22 33
Ordutegia Al-Or 9:00-20:30

Innova Ocular Begitek Beasain: 943 80 58 08
Ordutegia Al-Og 15:00-20:00

begitek@innova-ocular.com

HELBIDEA Plaza Teresa de Calcuta, 7, Donostia

ORDUTEGIA Al-Or
9:00-20:30

Zapatari kalea, 2, Beasain

ORDUTEGIA Al-Og
15:00-20:00

JARRI HARREMANETAN GUREKIN
Eremu guztiak ez dira sartu Sent ok BIDALI
Eskatu informazioa

HarremanetarakoInnova Ocular Begitek Donostia: 943 32 22 33
Ordutegia Al-Or 9:00-20:30

Innova Ocular Begitek Beasain: 943 80 58 08
Ordutegia Al-Og 15:00-20:00

begitek@innova-ocular.com

HELBIDEA Plaza Teresa de Calcuta, 7, Donostia

ORDUTEGIA Al-Or
9:00-20:30

Zapatari kalea, 2, Beasain

ORDUTEGIA Al-Og
15:00-20:00


Application received correctly

We will contact you as soon as possible.